EUSKALCUBING

Euskadi eta Nafarroako Speedcubing elkartea

Hona hemen EuskalCubing, Euskadi eta Nafarroako Speedcubing Elkartea!

Gure komunitatea helburu argi batekin jaio zen: Euskadin eta Nafarroan speedcubinga maite duten guztiei elkartasuna eta dibertsioa eskaintzea. Diziplina zirraragarri hau sustatu nahi dugu eta Rubiken kuboarekin lotutako ekitaldi, lehiaketa, tailer eta era guztietako jarduerak antolatzeko laguntza eskaini nahi dugu.

Lehen lehiaketetatik gaur arte, 40 lehiaketa ofizial baino gehiago izan dira eskualdean, Espainiako eta Europako txapelketak barne. Speedcubingaren mundua gero eta jende geihagok ezagutu eta puzzle bihurkariak elkartasunean ebazten goza dezan lanean jarraitzen dugu.

Espainiako 2026ko Txapelketa Barakaldon izango da!

Aurtengo Espainiako Txapelketa Barakaldoko Lasesarre Polikiroldegian (Bizkaian) abenduko 5etik 7ra burutuko dela adirazteaz pozten da EuskalCubing.

20 urte ondoren Barakaldon bueltan da! Ekitaldi honek Espainia osoko lehiakideak bilduko ditu irisgarri, moderno eta lehia-esperientzia hoberena emateko prest dagoen ingurune batean.

Prestatu zaitez abiadura eta dibertsio handiko hiru egunetarako!

Ezagutu ezazu EL KUBO DE BILBAO

 

El Kubo de Bilbao Espainiako kubo-denda fisiko hoberena da! Bildumazaletasunezko eta lehiaketarako puzzle aniztasuna eskaintzen du dendak. EuskalCubingeko kide guztiek dendako kubo guztietan % 10eko deskontua erabil dezakete (ezin zaio bestelako eskaintza edo promoziori atxiki).

Scroll to Top